Hizpideak
Hemezortzi galdera
Joan den martxoan, Itsasura eta Baionara egindako bisitaldian, agerian gelditu zen Nicolas Sarkozyk eta berak irudikatzen duen politikak arbuioa eragiten zutela Ipar Euskal Herrian. Frantziako Lehendakaritzarako hauteskundeetako emaitzen arabera, Sarkozyren garaiaren amaiera begi onez ikusi dute euskal herritar gehienek. Ikustego dago legebiltzarrerako hauteskundeetan orria guztiz pasatzen ote den. Hala dirudi, eta bistan da abertzaleak poztuko liratekeela Sarkozyren orria pasatu ondoren Alliot-Marierena ere pasatuko balitz. Sozialistek hitz goxoak egin dituzte EH Bairen sostengu erabakigarria lortzeko asmoz, baina konpromiso zehatzen garaian, hitz goxoen partez, urrats nabariak behar dira. Sozialistek EH Bairekin izandako bileran ez dute beren gain hartu ardura hori. Igandera bitartean, badute beste aukera bat: EH Baik igorritako hemezortzi galdera zehatzei baiezkoa erantzutea, ihesbiderik gabe. Instituzioaren eta euskal auziaren inguruan Parisen jarrera aldatu eta garai berri bat abiatzeko ardura onartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu