Xabin Makazaga.
Hizpideak

Herri baten zerbitzura

2012ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Mossos d'Esquadra polizia taldea «estatu egitura bat» dela esan berri du Felip Puig Kataluniako Barne kontseilariak, eta «aldaketa esanguratsuak gertatzen diren unean» herriari segurtasuna ematen diola. Kataluniak zer bide hartuko duen eta erabakitzeko eskubidea nola gauzatuko duen ikuskizun dagoelarik, zenbaitzuek «legezkotasun demokratikoari legezkotasun juridikoarekin» aurre egiteko arriskua ikusten du Puigek. Eta, hala gertatuko balitz, ziurtzat jo du mossoak «herriaren eta bere erakundeen zerbitzura» egongo direla, mossoen beren kongresu batean. Puigek aipatutako estatua eta herria, bistan denez, Katalunia dira, ez Espainia; eta herriaren erakundea, Generalitatea.

Rodolfo Aresek Ertzaintzari buruz halako zerbait esatea ameskeria litzateke. Baina Guardia Zibilak Egunkaria itxi zuenean, Javier Balza zen Herrizaingo sailburua. Eta, atxiloaldiko amesgaiztotik irtetean, Martxelo Otamendik galdetu zuen otsailaren 20an Ertzaintzak ez ote zukeen Martin Ugalde Parkean egon behar, itxiera eragozteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.