mikel lizarralde
Hizpideak

Hezkuntzan, atzera

2012ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuak ez du eman zenbakia, baina behin-behineko irakasleen batzordeak utzi du agerian datua: datorren ikasturtean, ia 200 irakasle botako dituzte institutuetatik.Gobernuak postuen zerrendak argitaratu ditu, eta etzi hasiko da banatzen behin-behineko irakasleen artean. Amaitu berri den ikasturte honetan lanean aritu diren 198k, baina, langabeen zerrenda gizenduko dute. Haur eta Lehen Hezkuntzan ere antzeko murrizketak izango direnez, eta iaz Bigarren Hezkuntzako irakasleei eskola ordu bat gehiago emanarazita 235 langile kanporatu zituztenez, Nafarroako hezkuntza sistema publikoa mila postu gutxiagorekin hasiko da irailean. Gutxi gorabehera.Hori bai. Yolanda Barcinak hezkuntzan mozketarik ez dutela egin adierazi du asteon bertan.

Irakasle gutxiago izateak ondorioak izango dituela begi bistakoa da. Daudenek eskola ordu gehiagoeman beharko dituzte; askok, ez dagozkien irakasgaiak,eta ikasle gehiago izango dira geletan. Hezkuntza galtzaile aterako da ezinbestean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.