Urtea bete da gaur ETAk su-eten egiaztagarri, iraunkor eta orokorra eman zuenetik. Eta korapiloa askatzen laguntzeko borondaterik ez du agertu, oraingoz, Espainiako Gobernuak. Bilbon kaleak bete zituen jendetzak, espetxeak husteko. Baina Mariano Raxoik mutu jarraitzen du, Iwazaruren pare, ETA desagertu arte espetxe politika krudelari eutsiko diotela iradokiz.
Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak, aldiz, Mizaru bailitzan, Bilboko aldarriari ez ikusiarena egin dio: ez da amnistiarik izango, Espainiako Konstituzioak galarazi egiten duelako. Euskal presoei espetxe politika banan-banan ezarriko zaiela esatean, erantsi du onurarik ez dutela izango barkamena eskatu eta erreparaziorako borondatea agertu ezean. Legearen aitzakia jarri du, nahiz eta, legearen arabera, espetxean dauden preso askok kalean behar luketeen eta, borondatea izanez gero, denak hurbiltzeko eragozpenik ez egon.
Halaber, legea denentzat berdina balitz, aspaldi entzunak behar genituzkeen Barrionuevo, Vera edo Galindoren barkamen eskeak. Baita Kikazaruk ere.
Hizpideak
Hiru tximino jakintsuena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu