Xabin Makazaga.
Hizpideak

Ikusle huts baino gehiago

2012ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Atzoko greba orokorrarekin akaso ez dute lortuko PPren gobernuak lan erreforman aldaketa nabarmenik egitea. Espainiako Gorteetan gehiengo osoa izanik, egoki ikusten dituen lege eta arauak ezartzeko moduan baita Mariano Raxoi. Egoera ekonomikoa eta Europako baldintzak ikusita, urteetan eraikitako joko arauak hankapean hartu ditu PPk. Babes soziala, zerbitzuak eta enpleguaren kalitatea ez dira izango orain arte ezagutu ditugunen parekoak. Beste biderik ez dagoela dio gobernuak; eskubiderik ez dagoela eta beste aukerak badirela, sindikatuek.

Grebaren arrakasta lan erreforma iraultzeko gaitasunaren arabera neurtu behar bada, zail dago irabazten. Baina, Frantzian, Nicolas Sarkozyren gobernuak hasiberrientzat prestatu zuen enplegu plana atzera botarazi zuten protestek. Eta Raxoi hain lasai ere ez dabil, Andaluzian eta Asturiasen izan dituen emaitzekin. Herritar asko, boto-emaile asko daude PP hartzen ari den neurrien kontra. Eta, atzoko grebarekin, ia erabatekoa Euskal Herrian, ikusle huts ez dutela izan nahi erakutsi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.