Hizpideak

Italierazko bertsioa

Iker Aranburu.
2011ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Gidoia betikoa da: herrialde batek defizit gehiegi pilatu du, krisiari aurre egiteko gastu publikoa handitu behar izan duelako eta ekonomia ongi zihoanean zenbait desoreka konpontzeko gogorik izan ez zuelako; finantza merkatuek estu hartzen dute, eta haren zor publikoaren truke eskatzen duten interesa handitu egiten dute; Europako Batasunak guraizeak zorrozteko agintzen dio; dagokion gobernuak mila milioika eurotan neurtzen diren murrizketak proposatzen ditu eta diputatuek gogoz kontra onartzen dituzte. Filmaren amaieran, herritarrak ohartzen dira erretiroa nahi baino beranduago hartu behar dutela, pentsioa ere jaitsi dietela, haurrak zaintzeko zituzten laguntzak ezabatu dizkietela, soldatak izoztu dizkietela, sendagilera joateagatik hamar euroko billetea utzi behar dutela...

Istorioa grekeraz, gazteleraz, ingelesez, gaelikoz eta portugesez entzun dugu azken hilabeteotan. Atzo italierazko bertsioa iritsi zen, baina berritasun gehiegirik gabe. Euskarazkoa, udazkenean iritsiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.