Hizpideak

Itsu eta gor

Idurre Eskisabel Larrañaga.
2011ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Izango dira ETAren agiria irakurri eta ezer berririk ez dagoela esango dutenak; areago, erakunde armatu horri zilegi zaion adierazpen bakarra behin betiko desegitearen berri ematen duena dela azpimarratuko dutenak.

Baina, era berean, gero eta gehiago dira zuzenean edo zeharka egoera aldatzen ari dela onartzen dutenak: Zapaterok berak urrats esanguratsutzat jo du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Gernikako Akordioarekin bat egin izana, eta, halaber, PSEko zein PSOEko buruzagitzako hainbat kide entzun ditugu Ekinen desegiteko erabakia «albiste ona» dela irizten.

Kolektiboko presoen ildoari eutsiz, Gernikako Akordioarekin bat egiten duela berretsi du ETAk; hots, bide politiko hutsak direla zilegi. Eta, gainera, harrera beroa egin dioNazioarteko Egiaztatze Batzordeari eta harekin lan egiteko prest agertu da.

Ez da hainbatek nahiko luketen erabateko urratsa; alde bakarrekoa izateko gehiegizkoa dela uste duenik ere izango da. Baina itsu eta gor behar da izan aldaketarik ez dela esateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.