Hogei urte betetzen dira gaur Bruselak Bosnia independentea aitortu zuela. Hogei urte Sarajevo frankotiratzaile serbiarren jomuga bilakatu eta, ofizialki, Balkanetako gerrarik odoltsuena hasi zela. Jugoslavia zaharra urtebete lehenago hasi zen zatitzen, Esloveniak eta Kroaziak independentziaren aldeko pausoak eman zituztenean, baina haietan enfrentamendu gogorrak izan ziren arren, Bosnia eta Herzegovinan ondorengo hiru urteetan gertatutako sarraskiak aise gainditu zituen. 1995eko abenduan Daytongo Akordioa sinatu bitartean, 98.000 lagun hil ziren gerran, lau milioi biztanlera iristen ez den herrialde batean.
Hogei urte joan dira, eta gerra hark irekitako zauriak itxi gabe daude oraindik.Ekainean Bosnia eta Herzegovina zatituak EBn sartzeko hautagaitza aurkeztuko duela eta, Europak itxaropenez begiratu nahi die Balkanei, baina errealitatea egoskorra da. Eta argazkiak etorkizun lausoa erakusten du oraindik ere, elkarri bizkarra emanda bizi diren hiru komunitate irudikatzen baitu.
Hizpideak
Itxi gabeko zauriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu