Erreforma garrantzitsua da, osoa eta eduki handikoa. Lan merkatuaren iragana eta geroa finkatuko ditu». Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko lehendakariordeari ez zaio arrazoirik falta atzo onartutako lan erreformaren garrantzia nabarmentzen duenean. Beste kontu bat da erreformak nola eta nori eragingo dion.
Gaur bertan indarrean jarriko den arautegia «lana sustatzeko» da, Raxoiren gobernuari kasu eginez gero. Horko neurririk deigarrienak ez daude, ordea, horretara bideratuta. Kontratu mugagabea duen langilea bidegabeki kaleratuz gero eman beharreko kalte-ordaina urte bakoitzeko 45 egunetik 33ra jaitsi izanak eta hiru hilabetez jarraian sarrerak gutxitu zaizkien enpresek 20 eguneko kalte-ordainarekin kaleratze objektiboa erabiltzeko aukerari bidea ireki izanak enpresariei begira hartutako neurriak dirudite, Fatima Bañez ministroak arautegi berriak beharginen eskubideen gehitzea ekarriko duela esan arren.
Raxoi, bitartean, esperoan, greba noiz egingo dioten.
Hizpideak
Kaleratzea, merkeago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu