jon ordonez garmendia
Hizpideak

Kartak, mahai gainean

2012ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako lehendakarigai bizkaitarrak izendatu dituzte alderdi nagusiek. Iñigo Urkullu (aurki izendatuko dute), Patxi Lopez eta Antonio Basagoitiri Laura Mintegi gehitu zaie, lehen hautagai emakumezkoa, Lizarran jaiotakoa izan arren, haurra zenetik Bizkaian bizi dena. Izango du zer edo zer lurralde horrek erabakigarri izateko; Arabak eta Gipuzkoak bezala 25 legebiltzarkide dituen arren (proportzioan biztanleko besteak baino dezente gutxiago), lehia handiena han izatea espero baita. Kartak mahai gainean daude, lau erregeak, jokoan. Astelehenean esan zuen Lopez lehendakariak ez duela inolako asmorik bozak aurreratzeko. Udaberrian haizeak beste aldetik jotzen bazuen arren, orain aldatu egin da, eta Lopez eroso dago lehendakaritzan, Espainiako Gobernuaren oposizioan. Kanpaina luzea izango da, eta alderdiek (erakundeetan daude lauak) euren estrategia lasterketa luze horretara egokitu beharko dute. Bakoitzak neurtu beharko du zerk gastatzen duen gehien, besteek hori baliatu nahiko dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.