Hizpideak

Kontrako haizea dabil

Xabin Makazaga.
2011ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Historikotzat jo dute Frantzian, V. Errepublika eratu zutenetik lehen aldiz, Senaturako hauteskundeetan ezkerrak gehiengo osoa lortu izana. Mende erdi baino gehiagoan zentro-eskuinaren mende egon da politikako goi kargudunen botoarekin aukeratzen den ganbera. Eta Alderdi Sozialistak, ekologistekin batera, iraultza ekarri du. Horregatik esan du Gerard Larcherrek, Senatuko presidenteak, «lurrikara politiko batek» astindu duela erakundea.

Ezkerrak irabazi baino gehiago, ordea, zentro-eskuinak galdu du. Izan ere, kontserbadoreak eta zentristak banatuta aurkeztu dira Senatuko bozetara, barne borroken ondorio. Gero eta agerikoagoa da, François Hollande sozialisten buruzagiak esan duenez, Nicolas Sarkozyren aginte sistema «usteltzen» ari dela. UMPk zail dauzka Presidentetzarako hauteskundeak, zazpi hilabete barru. Haizea kontra du.

Ezkerraren aldeko joera baino gehiago, izan ere, agintean dagoen alderdiaren kontrako haizea dabil. Frantzian bezala Alemanian. Eta Espainian ere bai, baina kontrako zentzuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.