Ez dira Kukutzaren alde manifestatu bakarrik. Atzo Bilbon bildutako milaka lagunek Kukutzaren aldeko aldarria egin zuten ozen, baina Kukutzak eta hura bezalakoek, bidean txikitu bai, baina bidean etor daitezkeenek sortu eta sustatutako eredu eta espazioen aldeko aldarria egin zuten ozen atzo, Bilbon bildutako milaka lagunek.
Boteregune klasikoen aurka eremu libreak aldarrikatu eta sustatzen dituzten espazioen aldeko aldarria. Sormen lantegi autogestionatuena. Desobedientzia eraikitzailearena. Auzo, hiri eta herrietan erabakitzeko eskubidea eta gaitasuna aldarrikatzen dituztenena. Askatasunarena.
Erraza baita orain espazio autogestionatuen aurka egin eta diskurtso populistekin haien jarduna desprestigiatzea —Azkuna jaunaren estrategia da eta izan da hori beti—. Erraza orain, auzoko espazio bizigabeek kolorea dutenean, ilusioa dutenean, bertan bizi direnen eta bertan proiektuak sortu dituztenen artean zubiak jada erakita daudenean. Atzo horren alde (ere) manifestatu baitziren Bilbon.
Hizpideak
Kukutza baino gehiago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu