Pello Urzelai.
Hizpideak

Lehia agerian

2012ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
M adrilen, Espainiako Kongresuan, PPk eta PSOEk prestatutako eta CiU, EAJ, IU eta beste alderdi batzuekin batera zerbitzatutako akordioaren olatua baliatu nahi izan du Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Agerraldi bat iragarri du beste ekinaldi batzuk aurkezteko, irailean azaldutako dekalogoaren jarraipen gisa. Pello Urizarrek eta Iñigo Urkulluk gogorarazi diote Patxi Lopezi bakerako ekinaldiak ezin direla Eusko Legebiltzarrera mugatu. EAJko EBBko buruak, gainera, hauteskundeetara deitzeko aholkatu dio, ezker abertzalea ere egon dadin. Ezker abertzalearen parte hartzearen beharra mahai gainean jartzen duen gogoeta horrek argi uzten du Madrilgo akordioaren balio mugatua. Halaber, EAJk hauteskundeak lehenbailehen izateko duen nahia begi-bistan gelditu da. Giroa aztoratuta dago azkenaldian alderdien artean, elkarren arteko lehia areagotu baita. Ez da ulertzen alderdiek ez jartzea lehentasuna garai berria sendotzen. Ez da ulertzen alderdi batzuek ez ikusiarena egitea Andoaingo bi atxilotuen tortura testigantzarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.