Hizpideak

Lopezen gerturatzea

inaki petxarroman
2011ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Presoak progresiboki gerturatzea proposatu du Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak, eta, dagoeneko, Madrilgo senide nagusiaren bedeinkazioa du. Norabide egokian egindako urratsa dela pentsatuko dute batzuek. Egarri denari ur tanta bat irudituko zaio, egunen batean asetzea nahiko lukeen txorrota oparoa amets.

Baina Lopez berandu dabil, eta Eusko Legebiltzarreko esparrua handiegi zaio. Nahiz eta aurkeztu duen planaren izena ponposoa izan, eta jorratu behar duen gaia zinez garrantzitsua —bakea eta elkarbizitza—, lehendakariaren ahulezia politikoa begi bistakoa da.

Presoena ez ezik, ezker abertzalearen legeztatzea ere agindu du Lopezek Bakerako eta Elkarbizitzarako Planean. Eta, proposamena benetan sinetsiko balu, modu erraza luke erakusteko: ezker abertzalea legez kanporatzearen ondorio diren Eusko Legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritza desegin eta hauteskundeetara deitzea. Bere teilatuari harriak botatzea litzateke akaso, baina euskal gizartearen borondateari gerturatzen hasiko litzaioke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.