Espainiako Gobernuak Hezkuntzarako erreformarako aurreproiektua onartu du, eta datorren ikasturterako jarri nahi du indarrean. Bi dira aldaketa nagusiak: bata, ikastetxeetan ematen den curriculumaren kontrola %55etik %65era igoko duela gobernuak—orain arte Nafarroako Gobernuak eta Jaurlaritzak %45era arte ezartzen zuten curriculuma; legea indarrean jartzen denean %35eko kontrola izango dute—; eta bestea, selektibitatea desagertuko da eta «azterketa nazionalak» egin beharko dituzte ikasleek.
Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak esan du «edukien sakabanaketa handia» dagoela, eta horrek eragina duela eskoletako emaitzetan erkidego batetik bestera dagoen aldean.
Ikusiak ikusita, antzua da Jaurlaritzak edo Nafarroako Gobernuak curriculumaren kontrola %45-%55ean izan beharko luketen eztabaidatzea. Katalunian estatu bat sortzeko —eta ez bakarrik arlo ekonomikoa kudeatuko duen erkidego baterako—proposamenaren eztabaida puri-purian dagoenean, badago nori begiratu.
Hizpideak
Madrilen neurrira?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu