Umekiak malformazioren bat edukiko balu ere ezingo dute haurdunaldia eten Hego Euskal Herriko emakumeek, Espainiako Gobernua lantzenari den lege proiektua onartzen bada.Abortu horiek baimentzea «etikoki ulertezina» dela uste du Justizia ministro Alberto Ruiz Gallardonek. Bitxia ministroaren logika. Alegia, etika politikaren gidari izan daitekeela aipatzea. Haurdun dagoen emakumeari, eta bakarrik emakumeari, dagokion erabaki batean estatuak, elizak, edo beste edozein erakundek, esku hartzea etikoki ulergarria balitz bezala.
Hala nahi ez duen emakumea mendekotasunen bat —partziala edo osoa— izango duen haur bat izatera behartzea etikoki ulergarria balitz bezala. Estatua mendekotasuneko diru laguntzak kentzen ari den garaiotan halakorik egitera behartzea etikoki ulergarria balitz bezala. Gizarte moderno eta askotariko bati, etikaren izenean, duela 50 urteko logika atzerakoi eta ultraeskuindarrak ezartzea, hori bai ulertezina. Gallardon ministroak halakorik ulertuko ez badu ere.
Hizpideak
Ministroaren etika
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu