Hizpideak

Murdochen inperioa

inaki petxarroman
2011ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Inoiz boterearen gehiegikeriak salatu eta kontrolatzeaz arduratu behar zuena —laugarren boterea deitua— botere nagusiaren beste adar bat bihurtu zen ibiliaren ibiliaz. Eta, orduan, boterearen gehiegikeria berak egitea bihurtu zitzaion zeregin.

The News of the World-en legez kanpoko entzuketen aferak aztoratu du mundua egunotan. Erresuma Batuko lehen ministro David Cameron ere zipriztin dezake Murdochen inperioaren zikinak. Izan ere, kasu honetan agerian geratu da, berriz, nolako harreman estua duten hedabideek botere politikoarekin. Rupert Murdochek, News Corporation hedabide taldearen magnateak, Erresuma Batuko parlamentuan adierazi du ez zekiela bere hedabideetako batek, poliziak eta kontratatutako espioiak erabiliz, legez kanpoko entzuketak egin zituela. Lotsa gutxi behar da munduko bigarren komunikazio enpresa boteretsuenaren burua izateko. Baina, Irakeko inbasioa AEBen ekonomiarentzat guztiz onuragarria izango zela argudiatu zuen batengandik, zer espero zitekeen: eskrupuluak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.