Guztiak pozik uzteko epaia izan daitekeela. Pisua balantzaren alde batean edo bestean jarri beharrean, erdibidean gelditu nahi izan duela. Ez hotz eta ez bero. Hala dirudi. Kataluniako Auzitegi Nagusiak ebatzi du katalana dela Kataluniako irakats-hizkuntza, eta egungo murgiltze eredua babestu du; baina, era berean, gaztelaniari ere ireki dio atea, hala nahi zuten hiru familiari gaztelaniazko hezkuntza bermatzera behartu baitu Generalitatea.
Artur Masen gobernuak adierazi du epaiak azken 30 urteetako hezkuntza politika babesten duela, eta etorkizunean ez dela aldaketarik izango eredu horretan. Nolanahi ere, hala nahi duten familien kasuan, irakats-hizkuntza gaztelania izateko aukera zabalik uzten du epaiak, eta horrek zalantzak sor ditzake murgiltze ereduaren benetako eraginkortasunaren gainean. Izan ere, hemendik aurrera eskolako hizkuntza gaztelania izatea nahi duenak eskatzea besterik ez du izango. Eta Generalitatea derrigortua egongo da banaka-banaka erantzun bat ematera.
Hizpideak
Murgiltze eredua, kolokan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu