Elsa Fornero Italiako Lan ministroak ezin izan dio negarrari eutsi herrialdea krisitik ateratzeko hartu dituzten neurriak iragartzerakoan. Erretiroa hartzeko eta pentsioa jasotzeko baldintzak gogortzea da Italiako «doitzearen» ardatzetako bat, eta Fornero ekonomialari katedraduna pentsio sistemetan eta gizarte segurantzan aditua etsipen malkotan agertu zaigu.
Izan dira Fornero teknokrataren negarrean politikariek aspaldi ahantzitako zintzotasuna eta herritarrenganako hurbiltasuna ikusi dutenak.
Baina zilegi da agintari batek berak hartutako neurri batekin negar egitea? Murrizketa horiek egitea erabaki duen bezala erabaki zezakeen ez egitea. Bestela, zein da mezua? Gizarte babesen desegitea saihetsezina dela, halabeharrak erabakitakoa, lurrikara batek eragindako hondamena bezainbat. Baina ekonomia eta merkatuak ez dituzte naturaren indarrek gidatzen, gizakien ekintzek baizik. Eta politikaren zeregina da horiek bideratzea, norberaren ikuspegitik egokiena denaren arabera, baina etsipen negarrik gabe.
Hizpideak
Negarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu