mikel lizarralde
Hizpideak

Normaltasuna

2012ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Espainiako armadako militarrak Elgetan sartzea eta kalez kale armak eskuetan dituztela ibiltzea normaltasunaren barruan kokatu behar da, Elgeta lurralde nazionaleko parte delako. Albistea kontrakoa litzateke: lurralde nazional horretako parte batean armada nahi duen egunean eta nahi duen eran ez ibiltzea. Badaezpada ere, adierazpenok Carlos Urkijok egin ditu, Raxoiren gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariak.

Kasualitateari egotzi beharreko zirkunstantzia bat besterik ez da, beraz, metrailetak eta bestelako armak Francoren indarrek Gipuzkoako herri txiki baina esanguratsu hori hartu zuteneko 75. urtemuga bete den egunean bistaratzea. Eta horren kritika, «nazionalisten manipulazioaren» ondorio, Elgetan «normal-normal» ikusi zituztelako militarrak.Urkijoren bertsioari kasu eginez gero, herritarrei bakarrik banderatxoak falta zitzaizkien militarrei ongietorria egiteko.

Orain, behin hasita, Gernikan izan beharko lukete hurrengo operazioa. Eta egitekotan, zergatik ez gaur?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.