Hizpideak

Norvegia jomugan

Jon Eskisabel.
2011ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Zirrara, ikara eta kaosa jabetu ziren atzo arratsaldean Oslo hiriaz, oso denbora tarte txikian Norvegiako gobernuaren aurka izandako bi eraso lazgarriekin. Batetik, gobernuaren administrazio auzoan, Jens Stoltenberg lehen ministroak bulegoa duen eraikinaren aurrean, jarritako bonba- autoak gutxienez zazpi hildako eta hainbat zauritu eragin zituen. Ordu batzuk geroago, gizon batek tiroketa bat egin zuen gobernuko alderdiko gazteen topaketan, eta lau lagun hil zituen, zabaldutako lehen datuen arabera.

Poliziak bi atentatuak nork egin dituen datu zehatzik eman ez badu ere, iritzi gehienek Norvegiako Gobernuak Afganistango eta Libiako gerretan duen parte hartzearekin lotzen dituzte. Badira horretarako zantzuak. Al Kaedako buru Aiman al-Zauahrik balizko helburu gisa aipaturiko herrialdeen zerrendan da Norvegia, eta iazko abenduan Eskandinaviako beste herrialde bakezale batek, Suediak, beste eraso bat izan zuen. Muturreko talde islamisten mehatxua Europako herrialdeetara zabaldu dela baieztatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.