Hizpideak

Ondorioaren gordinaz

enekoitz telleria sarriegi
2011ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Yanela Zaruma Beriainen (Nafarroa), leihotik erorita zendu zen andrea Durangon (Bizkaia) —ez dute izenik jakinarazi—, Rosario Roman Hernanin (Gipuzkoa), Deisy Mendoza Bilbon eta Sophie Laudette Baionan. Bost dira aurten Euskal Herrian bikotekide edo bikotekide ohiek hildako emakumeak, milaka salaketa jarritakoak, milaka bortizkeria matxistaren atzaparretan preso, irten nahi eta ezinda daudenak. Eta asko, tamalez, zeudenak.

Genero indarkeriaren adierazpenik gordinenak eta agerikoenak dira. Aldarrikapena, adierazpenak eta agertu beharra errazen biltzen dituzten gertaerak. Izan ere, intentsitateak ematen du oraindik ere indarkeriaren neurria. Ondorioaren gordinak neurtzen du oraindik ere egindakoaren larria. Intentsitate handiko indarkeria da hori, eta baxukoa mutikoei eta neskatilei emandako tratu ezberdina, soldaten arteko aldea, amatasuna eta haren etena... Horiek guztiak ere emakumeen askatasun eta eskubideak zapaltzen dituztela onartzen ez dugun bitartean, ondorioaren gordinak neurtuko du egindakoaren larria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.