Norvegiarra zen, ilehoria, kristau ultraeskuindarra eta islamofoboa. Ez zen, beraz, jihadista, ez zen musulmana. Integrista zen, baina Kristoren gurtzailea, eta horiek ez ditugu integristatzat jotzen gurean. Eskemak puskatu dizkio Europari. Eta gogoeta ugari datoz. Lehenik eta behin, musulmanekiko eta, oro har, azal zuria ez duten guztiekiko jazarpen politiken ondorioz —jazarpenpertsonal, juridiko, ideologiko, erlijioso, kultural eta sozioekonomikoa—, inoiz baino harroago dabiltza Europako ultraeskuindarrak. Ez da atzoko kontua.
Subkontzientean Europa aurrerakoi, zibilizatu eta tolerantearen sinesmena guztiz barneratuta daukagu, baina inbasio gerretan parte hartzen dute europarrek Iraken, Afganistanen eta Libian. Etorkinak legez kanpo uzten dituzte, eta islamarekiko mesfidantza eta gorrotoa zabaldu, ozen edo ahopean. Norvegian Aurrerapenaren Alderdi ultraeskuindarra bigarren indar politiko izan zen azken hauteskundeetan. Lau bototik bat eskuratu zuen. Beleak hazi eta zaindu begiak, haiek itsutu baino lehen. Hori ere ez da atzokoa.
Hizpideak
Oslo eta Europa, ispiluan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu