Obrak hasi gabeko AHTko Gipuzkoako azken zatiko lanak hasi zituzten duela bi aste Zizurkilen. Jaurlaritzako agintariek ohi duten moduan goretsi zuten azpiegitura ekitaldi hartan: «Gipuzkoak modernitatera salto egin du», adierazi zuen Patxi Lopez lehendakariak. Eta, atzo, Frantziako Aurrekontuetako ministrorde Jerome Cahuzacek Tours-Bordele-Irun AHT proiektuaren gainean azaldutako dudak kontuan hartuta, modernitatera baino gehiago, urik gabeko putzu batera ez ote duen salto egingo pentsa daiteke. Izan ere, Frantziako Gobernuak aitortu du bertan behera utzi beharko dituela tren lasterraren egitasmo batzuk eta Euskal Y-arekin lotzen dena haietako bat izango dela segur aski.
Bi ondorio izango lituzke horrek: batetik, Gasteiz-Akize Europaz gaindiko proiektuari dagozkion diru laguntzak gal daitezke, haiek jasotzeko baldintza delako tokiko erakundeek proiektuarekiko eta epeekiko konpromisioa erakustea; eta, bestetik, Euskal Y-a loturarik gabeko uharte bat bilaka daiteke. Batetik, Ipar Euskal Herriko irteera moztuta, Europarekiko loturarik gabe geratuko da; eta, bestetik, Madrilekiko loturak ere gero eta duda handiagoa sortzen du, Espainiaren egoera ekonomikoa dela-eta Madril ez dagoelako azpiegitura handietan dirua gastatzeko moduan. Horren erakusgarri da, esate baterako, Burgos eta Gasteiz arteko zatiaguztiz geldituta dagoela gaur-gaurkoz.
Egoera horrela egonda, hobe litzatekelehenbailehen martxan diren obra guztiak gelditzea eta haietan gastatzen ari dendirua behar handiagoko beste sail batzuetara bideratzea. Askok eskertuko lukete.
Hizpideak
Parisen dudak AHTari buruz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu