Mariano Raxoi Espainiako presidenteak ohartarazi du: «Ez dago dirurik zerbitzu publikoei eusteko». Hala zuritu du hezkuntzan eta osasunean inposatu duen 10.000 milioi euroko guraize kolpea. Eta esatearen nahiz egitearen ondorioz, ongizate estatua deitzen zenaren hezurdura gero eta ageriago dago. Horixe da PPren gobernuaren helburua, eta horretara doa: oinarrizko zerbitzu publikoak deuseztera, dirudunen eta klase xumeen arteko sakana handitzera. Garai txarrak datoz etorkin, andre nahiz pentsiodunentzat. Garai txarrak datoz baliabide gutxiko familien seme-alabentzat. Garai txarrak datoz aukera berdintasunarentzat eta gizarte justiziarentzat.
Zeren, Raxoik dioenaren kontra, dirua egon badago. Aurten bertan, 8.610 milioi euro gastatuko ditu PPren gobernuak polizietan,espetxeetan eta segurtasunean —kasik iaz bezainbeste diru—. Beste 6.316 milioi jarriko ditu gerraren ministeriorako. Bankuei 50.000 milioi euro emango dizkio «aktibo toxikoak» garbitzeko. Beraz, Raxoik badu dirua. Eta badaki nori eman.
Hizpideak
Raxoiren dirua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu