Ruandan ere 1994. urtearen atarian haizeak gerra zibilaren hotsa zekarren. Ruandako Fronte Patriotikoak lau urte zeramatzan agintea hartu nahian, eta hainbat eraso jo zituen Juvenal Habyarimana presidentearen gobernuaren kontra. Azkenean, gerra 1994ko apirilaren 6an piztu zen, Habyarimana zihoan hegazkina bota zutenean.
Sirian hilabete asko daramatzate borrokan hainbat aldek, eta Gobernuak atzo orain arteko erasorik zuzenena jaso zuen. Gobernuak dio oposizioa «terrorista» dela; oposizioak salatu du Gobernua herritarrak hiltzen ari dela. Bitartean, Nazio Batuen Erakundea ez da gai izan bakea ezartzeko; bitartean, eguna joan eta eguna etorri, hildakoen kopuruak gora egin du. Libian Gaddafiren kontra onartu ziren neurriak ez dituzte onartu Sirian, nahiz eta lehenengoan emandako argudioek, berez, bigarrenerako ere balio beharko zuketen.
Berandu erreakzionatu zuen nazioarteak Ruandan; 800.000 ruandar hil ziren genozidioan. NBEren formetan, oraingoz, gertuago dago Siria Ruandatik, Libiatik baino.
Hizpideak
Ruandatik gertuago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu