Hizpideak
Saltxitxak edo txistorrak
Euskal Herria Esnearen produktuen kontra Eusko Jaurlaritzan aurkeztu den salaketak hautsak harrotu ditu. Nork aurkeztu duen eta zergatik alde batera utzita, ordea, auzi honek agerian utzi ditu euskarak normalizazioaren bidean dituen zailtasunak, izan saltokietan, osasun arloan edo zinema aretoetan. Adierazgarria da Estitxu Garai Euskal Herria Esnea etxeko arduradunak atzo esandakoa: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan euskara hutsean etiketatu ahal izateko, elikagaiak «tradizionala» izan behar du. Alegia, ahaztu galletak, sagar likorea eta meloiak soilik euskaraz etiketatuta ikusteaz; euskaldun batek euskaldun batentzat herri euskaldun batean ekoitzitakoak badira ere, gaztelaniaz izan beharko dute, tradizionala zer den erabaki behar duenak erabakitzen duenean. Posible ote da XXI. mendean, euskarari dagokionez, saltxitxak eta txistorrak bereiztea? Legeak bereizten ditu. Eta azken urteetan lege absurdo hori aldatu beharrean euskara erabiltzen ez duten ekoizleei isun ekonomikoak kentzen aritu direnen erantzukizuna ere bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu