Donostian milaka eta milaka herritar abiatu ziren atzo Antiguako tuneletik, Bateragune auzian epaitzen ari diren ezker abertzaleko zortzi kideei babesa agertu eta epaiketa politikoak amaitzea galdegiteko manifestazioan. Euskal Herriak hamarkada luzeetan bizi izan duen gatazka politikoa eta horren ondoriozko indarkeria ekintzak amaitzeko aukera inoiz baino gertuago ikusten da. Aro berriaren atarian, baina, ikusi beharko ditugu oraindik aterabidea trabatzeko saio ugari. Bateragune auziaren epaiketa, esate baterako, garaiz eta lekuz kanpo dago.
Hain zuzen ere, egoera berria ikusmiran jarri duen prozesua sustatu eta bultzatzeagatik ari dira epaitzen Madrilen Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta beste sei auzipetuak. Bide politiko hutsen aldeko apustua egin zuten, ezker abertzalea arrasto horretan sartzera bideratu zuten, eta, estatuaren aldetik proportzio bereko erantzunik jaso ez duten arren, prozesua azken bururaino eramateko tematuta daude.
Iritsi da politikak bere bidea egiteko unea. Epaitegietatik kanpo.
Hizpideak
Tunelean, irteerari begira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu