mikel lizarralde
Hizpideak

Urduritasuna

2012ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Daukaten arduragatik erabat ezkutuan gorde beharko luketen urduritasuna agerian uzten ari dira azken egunetan Ertzaintzako zenbait kargudun eta kide. Poliziaren jardunari eta Poliziaren beraren izaerari eginiko kritikak ezker abertzaletik edota ezkerrekotzat eta antisistematzatjotzen diren mugimenduetatik iritsi direnean ez bezala, pilotakada batek Iñigo Cabacas hil ostean, gizartearen parte handi bat aurkitu dute aurrean, zenbait unetan erakusten duten oldarkortasuna ulertzen ez duten edota horrekin ados ez dauden herritarrak. Eta horrek urduri jarri ditu. Nola ulertu, bestela, atzo Bilboko gizarte eragileek prentsaurreko bat eman ondoren Ertzaintzak sei lagun identifikatu nahi izatea eta haietako bat borrekin jo izana?

Rodolfo Ares sailburuak atzo esan zuen Ertzaintzaren presentziak ez dituela istiluak sortzen. «Askatasunak eta eskubideak» bermatzen dituela Poliziak. Haren betebeharra «indarra» erabiltzea dela, «beharrezkoa» denean. Beharrezkoa zer den argitu beharko luke orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.