Hauteskunde lehia azken txanpan sartu da. Alderdien hauteskunde jarduera eta ekitaldi kopurua ugaltzen hasi dira. Arreta bereganatzeko ahaleginak nabariak dira. Badirudi batzuek beste batzuek baino gehiago arriskatu beharra daukatela. Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia, adibidez, saiatu egin da. «Euskadin EAJ bozkatzea Madrilen PP bozkatzea da». Ika-mikarako titularra lortua. PPren botoekin lehendakari bihurtu eta PPren botoekin gobernatzen ari denak halakorik esatea gutxienez paradoxikoa da, eskizofrenikoa ez bada. Azkenengo urtetan PSOEren gobernuak EAJren sostengua izan duela kontuan hartuta, ez da ulertzen Lopezek egindako erkaketa, galtzaile izateko beldurrak eragiten duen urduritasunaren ondorioz ez bada.
Halaber, bakebidean hauteskundeen aurretik pausoak ematea kalkulutzat joz kexu agertzea (Iñigo Urkulluk egin duen antzera) kontraesanean sartzea da, badirudielako pausoak atzeratzeko eskatzen ari dela, hain zuzen, berari komeni ez zaiolako.
Hizpideak
Urduritasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu