Izenak hogeitaka ziren, baina hautagaia bakarra. Eta EAJk ofizial egin du Iñigo Urkullu izango dela jeltzaleen lehendakarigaia. Afiliatuek berretsi behar dute orain hautagaitza. Euskadi Buru Batzarreko presidentetzari eutsiko dio Urkulluk, eta, jeltzaleek berriro Jaurlaritzako aginte makila lortuko balute, alderdiak buruzagi berri bat aukeratuko luke. Jaurlaritza berreskuratzea lehenetsi du EAJk, agintetik ekonomian eta konponbide prozesuan eragiteko.
EAJren hautagaia Ajuria Enera iristeko bidean oztopo nagusia, ia bakarra, Amaiurren bildutako lau indar politikoak dira. Gaur urtebete, hain justu, mapa politikoa irauli egin zuen Bilduk: udal eta foru hauteskundeetan 313.000 boto baino gehiago jaso zituen,1.138 hautetsi eta 52 batzarkide lortu, eta kolpe handia eman zuen Gipuzkoan, Foru Aldundia eta Donostiako Udala eskuratuta. Amaiurreko lauak, baina, hautagairik gabe daude oraingoz. Arnaldo Otegi preso daukate, eta Auzitegi Konstituzionalak gaur aztertuko du Sorturen babes helegitea. Oraindik ez baitute legeztatu, urtebete pasean.
Hizpideak
Urkullu, lehendakarigai
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu