Hizpideak
Urrutiko aholkua
I dahoko Estatuak bere ekarpena egin du. Urrutitik, baina adeitasunez. Ipar Amerikako euskal populazioaren erdigunetik. Itxaropenez hartu du ETAren borroka armatuaren osteko garaia. Eta, distantziak lagundutako argitasunez, elkarrizketarako deia egin du «bake iraunkorra lortzeko». Halaber, euskal lurraldeen etorkizuna askatasunez erabakitzeko bidea irekitzearen alde mintzatu da, galdeketaren aukera barne. Adierazpen instituzionala Estatu Gaietarako Batzordean onartu aurretik, ebazpenaren bultzatzaileek Obamaren administrazioaren onespena lortu dute. PPk eta alderdi sozialistak hobe lukete Idahoko Estatuaren gomendioa aintzat hartzea, iraganeko jarreretan jarraitu beharrean. Estatuko segurtasun indarrak euskal lurraldean hedatuta jarraitzeak —jazarpenak eta kontrolak egiten, ETBren hedagailu alternatiboa ixten...— adierazten baitu haien zeregina okupazio batekin lotuta dagoela. Bada garaia aro berriaren ondorioak onartzeko, aro berriak kanpoko indar armatuen presentziaren amaiera ekarri behar duela onartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu