mikel lizarralde
Hizpideak

Urteko bigarrena

2012ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Gehiengo sindikalik dagoeneko ez bada ere, Euskal Herriko langileen ordezkaritza zabalena osatzen duten sindikatuek bat egin dute beste behin ere, eta greba orokorrera deitu dute irailaren 26rako, Espainiako Gobernuak onartu dituen azken neurrien kontra.Oraindik ikusteko dago UGTk eta CCOOk zer jarrera hartuko duten, baina atzoko argazkiak erakusten du grebarako deiak babes zabala duela langileen eta gizarteko eragileen artean. Zazpi sindikatuk deitu dute ehun gizarte eragileren babesarekin. Mobilizaziorako deia data esanguratsuan egin dute gainera, oposizio guztia kontra duela Espainiako Kongresuan PPk murrizketak onartu dituen egun berean.

Hiru urtean deitu den bosgarren greba orokorra izango da irailekoa. Aurtengo bigarrena. Errepikapenaren poderioz, protesta ekintza horrek indarra gal dezakeela pentsatzea zilegi da, baina, era berean, krisiaren aurrean gobernuek hartu dituzten erabakiekiko desadostasuna eta ezinegona uzten dituzte agerian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.