Pello Urzelai.
Hizpideak

Zenbaki gordinak

2012ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Zenbakiek zer pentsatu ematen dute. 208.477 pertsona daude izena emanda langabe gisa Hego Euskal Herriko enplegu bulegoetan. Iaz baino 26.341 pertsona gehiago (%14,5 gehiago). Zifraren dimentsioaz ohartzeko, Iruñe osoko biztanle kopurua 197.932koa zen 2011n, eta 186.122koa Donostiakoa. Zifra erraldoi horri gehitu behar zaio langabeak gero eta egoera prekarioagoan daudela: hamar langabetik lauk ez dute langabezia saria jasotzen, eta gero eta murritzagoak dira bestelako gizarte laguntzak. Datu horietan argi izpirik edo joera aldaketarik antzeman nahi izatea alferrikakoa da, errealitate gordina ezkutatu nahi izatea ez bada. Espainiako Gobernua, defizita kontrolatzeko aitzakiarekin, dekretuz ezarritako murrizketa politika dena kutsatzen ari da. Bestelako lehentasun eta politiken beharra gero eta ageriagoa da, batez ere, pertsonen egoera larriari erantzun eraginkor bat eman nahi baldin bazaio. Bestelako lehentasunak eta politikak beharrezkoak direlako, urritasun garai hauetan langileek grebara jotzeak balio handiagoa du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.