Alderdi politikoek eta beren propaganda aparatuek sekulako gaitasuna dute hauteskundeen aurretik berriro hutsetik hasteko, aurreko urteetan ezer gertatu izan ez balitz bezala. Ez erabakirik, ez erantzukizunik. Nahita ahazten dituzte lehen egindakoak, gero egingo ez dituztenak agintzeko.
Ikusi besterik ez dago zerga sistema aldatzeko proposamenekin gertatzen ari dena. Iñigo Urkulluren eta Patxi Lopezen, PSE-EEren eta EAJren, diskurtso aldaketekin batez ere. Orain zerga erreforma aldatzea premiazkoa dela eta gehien dutenek gehiago ordaindu behar dutela diote, hain justu, lehen zerga sistema aberatsenen eta enpresen neurrira egin dutenek: SICAVak, sozietate zergaren tasa jaitsierak, enpresak sustatzeko sozietateak, kenkarien eta hobarien zerrenda amaigabeak, behar besteko baliabiderik ez zerga iruzurrari aurre egiteko...
Hauteskunde garaia da. Lopezek orain babestu egiten du Gipuzkoan onartu nahi ez zuena. Dena aldatu nahi dutela diote, hain zuzen, ezer aldatu nahi ez dutenek.
Hizpideak
Zergak eta botoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu