Hondakinen kudeaketa arazo bat dela ohartu da jende asko Gipuzkoan,errauste planta bat saihesteko atez ateko hondakinen gaikako bilketa ezartzen hasi denetik. Alternatiba posible dela erakutsi dute hainbat herrik. Ez dago hondakinen kudeaketa soila eztabaida sutsuaren azpian: gizarte eta kontsumo eredu oso bat dago ezbaian. Munduak ez baitu gehiagorako ematen. Euskal herritar bakoitzak 1,5 kilo zabor sortzen ditu egunean, eta gehiena —%70— zabortegi eta errauste planta kutsakorretara doa.
Munduko herritar guztiek euskal herritarrek beste kontsumitu eta kutsatuko balute, hiru Lur planeta beharko lirateke. 50 milioi tona zabor elektroniko sortzen dira urtean munduan —gehienak Asian eta Afrikan isuriak—, zazpi milioi tona plastiko, 10.500 tona zabor nuklear... Arazoa ez da hondakina, baliabidea alferrik galtzen duen kontsumo sistema baizik. Zaborrik gabeko mundu batean sinesten dutenen begiak Gipuzkoan jarrita daude egunotan, arazoa aukera bihurtzea jadanik ez delako ameskeria bat.
Hizpideak
Zero zabor
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu