Azken urte eta erdian Europako Batasuneko agintariek Grezia, Irlanda, Portugal edo finantza arazoak dituzten estatu kideak salbatzeko onartutako erreskate, erreforma eta mekanismo guztiak arriskuan izan dira. Zortzi epaileren esku zegoen prozesu horren jarraipenak edo erabateko porrotak. Azkenean, Bruselaren eta gobernuburuen lasaitasunerako, Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota ditu herrialde horren esku hartzea auzitan jartzen zituzten hiru helegite. Zer gertatuko zen zortzi epaile horiek kontrakoa esan balute? Zaila da esatea, baina ziur hondamendia hitzak titular asko beteko zituela.
Hori bai, auzitegi horrek berak erabaki du aurrerantzean erreskateetan egiten diren aldaketek eta, ahal dela, jarri beharreko diru kopuruek Alemaniako legebiltzarraren aldez aurreko oniritzia beharko dutela. Bruselako azken orduko bilera itxietan gobernuburuek onartutako neurriek kontrol demokratiko handiagoa behar dutela, alegia. Oharra, larritasunaren izenean edozer irentsarazi nahi dutenentzat.
Hizpideak
Zortzi epaile
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu