18:52

Manuel Marchena epaimahaiko presidenteak amaitutzat jo du gaurko saioa. Epaiketak bihar jarraituko du, 10:00etatik aurrera.

18:51

Sant Vilaren abokatu Pau Molinsek nabarmendu du bere bezeroak Kataluniako Gobernuan zuen kargua utzi zuela, ez zegoelako ados alde bakarreko independentzia deklarazioarekin.

18:50

Josep Riba Carles Mundoren abokatuak ere ausatuei defentsa eskubidea urratu zaiela salatu du, aurretik beste defentsa abokatuek erabili dituzten argudio antzekoekin.

18:50

Judit Gene Meritxell Borrasen abokatuak nabarmendu du akusazio partikularraren idatzia era desegokian dagoela aurkeztuta, dagoeneko baztertu diren kargu batzuk hari leporatzen saiatzen dela argudiatuta.

18:00

Bergesek salatu du zer baldintzatan aztertu behar izan zuten auziperatze autoa, defentsa eskubidearen urraketaren erakusgarri: "Bi ordu eman zizkiguten 99 orrialde aztertzeko, poliziaz inguratuta".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

17:45

Soslaia: Mariano Berges

Mariano Bergesen txanda. Dolors Bassaren abokatua da. Marian Roigen bulegoko kidea da, eta UB Bartzelonako Unibertsitateko zigor zuzenbideko irakaslea. Bassaren defentsa idatzian prozesu subiranistak indarkeriarik ez duela eragin adierazi du, eta "polizien esku hartzeak herritarren bizikidetzari" kalte egin diola. Generalitateko Lan kontseilaria zen Bassa, eta gogorarazi du inork ez zuela salatu urriaren 3ko greba deialdia, eta legezkotzat jo zutela azaroaren 8koa. "Oinarrizko eskubide bat gauzatu zen".

17:34

Errugabetasun presuntzioa ere urratu izana egotzi dio Arderiuk Auzitegi Gorenari: "Zigortuak balira bezala tratatuak izan dira". Adibide gisara, gogora ekarri du Auzitegi Gorenak kritikatu egin zuela Schleswig-Holsteingo Auzitegiak (Alemania) Carles Puigdemonten euroaginduaz emandako epaia, esanaz gertakariak Alemanian gertatu izan balira zigortu egingo lituzketeela.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

17:22

Atutxa auzia ere aipatu du Arderiuk. Auzi horretan, Auzitegi Gorenak bereizketa egin zuen parlamentuko mahaiaren zeregin parlamentarioen eta administratiboen artean, argudiatzeko zeregin administratiboetarako ez dagoela bortxaezintasunik. Edozein kasutan, Arderiuk uste du auzi horretan eginiko bereizketak ez duela balio Forcadellen kasurako, haren kontrako prozedura argiki ekintza parlamentario batean oinarritzen delako.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

17:04

Akusazioaren eta defentsaren baliabide berdintasunarekin kritikoa da Arderiu ere, froga gisa Forcadellen txio "moztuak edo manipulatuak" onartu direlako, baina ez hori dioten txosten polizialen aurkako frogak.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

16:55

Soslaia: Olga Arderiu

Olga Arderiuren txanda. Carme Forcadellen abokatua da. MDA abokatu bulegoaren fundatzaileetako bat Arderiu, eta, ERCren irizpideak jarraituz, Van den Eynde abokatuarekin koordinatu du Kataluniako Parlamentuko presidente ohi Carme Forcadellen defentsa. Bartzelonako Abokatu Elkargoko kidea da. Defentsa idatzian dio argudiatu du Kataluniako Parlamentuko Mahaiak ez duela eskumenik ekinaldi legegileetan eragiteko, eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren jurisprudentzia erabili du hori argudiatzeko. Hau da, parlamentuko mahaiak eta presidenteak ezin dutela eragotzi eztabaida parlamentarioa, nahiz eta eztabaida horrek Konstituzioarekin kontraesanak eragin. Guztiarekin, gogor kritikatu ditu Espainiako auzitegiak, "Espainiaren batasunaren izenean oinarrizko eskubideen urratzea justifikatu" dutela iritzita.

16:53

"Epaiketa hau ez da hasi behar. Hasten bada, ulertuko dugu eskubide eta askatasunak arriskuen mundu batean sartu direla". Amaitu du Salellasek.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

16:33

Epaitzen ari diren egintzei erreparatu die Salellasek; esaterako, instrukzio aldian jasotako bati: nazioarteko pertsona ezagun ugariren atxikimenduak bilatzea erreferendumaren alde. "Hori da egintza, epaitzen dena. Hori egintza kriminala izan daiteke? uste dugu ezetz".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

16:32

"Chilling effect"

Oinarrizko eskubideen defentsa egiten ari da Benet Salellas, Andreu Van den Eynderen ildo beretik. Izan ere, nabarmendu du Cuixartek "oinarrizko eskubideen gauzapenean" eginikoak direla epaitzen ari direnak, eta horrek eragin lezakeela epaiketa oinarrizko eskubideei buruzkoa "edo, are, horien kontrakoa" dela.

Van Den Eynderen kontzeptu bera erabili du Salellasek: Chilling efektua. Alegia: eskubideak gauzatzen dituzenak epaitzen badira, erakundeek herritarrei bidaltzen dieten mezua da arriskutsua dela eskubideak baliatzea —protesta, bilera, manifestazioa, adierazpena...—. Horrek "edukiz hustu" dezake sistema demokratikoa.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

16:23

Salellasek eskatu du onartzeko Scotland Yard-en bi poliziaren lekukotza. Auzitegi Gorenak ez zuen onartu lekukotza hori. "Berdintasuna" bermatzeko eta "akusazioei mesede ez egiteko", lekukotza batzuk ez onartzeko erabakia birpentsatzeko eskatu du. Izan ere, adibide bat jarri du: lekuko gisa onartu dira Cuixarten txioak aztertu zituzten bi poliziaren testigantzak, baina ez polizien txostenari aurre egiteko aurkeztutako frogak.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

16:16

Benet Salellas abokatua joan den astean elkarrizketatu zuen Igor Susaetak. Azaldu zuen autodeterminazio eskubidean oinarrituko dutela defentsaren markoa. Salellasek ere ohartarazi du epaiketa hasi dela defentsak bere esku izan gabe dokumentazio guztia, eta eskatu du "irtenbide bat" emateko.

16:12

Homsek bat egin du Pina eta Bernaola abokatuek esandakoekin, eta Benet Salellas Jordi Cuixarten abokatuaren txanda izango da orain.

Jon O. Urain

Jon O. Urain