18:43

Els Segadors abesten eman diote amaiera ANCk deitutako ekitaldiari.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:39

Manifestariak mobilizazioaren eta batasunaren alde mintzatu dira

Diadako mobilizazio nagusitik bertatik, Bartzelonako Espainia plazatik, manifestari independentisten iritziak biltzen aritu da Igor Susaeta BERRIAko bidali berezia. Iritzi desberdinekin egin du topo, baina bada adostasun orokorrik ere: manifestariak mobilizatzen jarraitzearen alde agertu dira, eta alderdi politikoei eskatu diete beren interes propioak alde batera uzteko, prozesu independentistaren mesedetan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:24

Gure Eskuk "erantzun zabal bat" artikulatuko du Gorenaren epaiak zigorra badakar

Gure Esku bat egin du Diada eguneko mobilizazioarekin, eta konpromisoa adierazi du eskubide indibidual eta kolektiboen defentsan. Hala agertu dio Quim Torra Kataluniako presidenteari berari, goizean harekin egin duten bileran. Gure Eskuk jakinarazi dio prest dagoela Euskal Herrian "erantzun zabal bat" artikulatzeko, Espainiako Auzitegi Gorenak auzipetutako buruzagi independentistak zigortzen baditu.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:15

600.000 manifesetari

Bartzelonako udaltzaingoaren arabera, 600.000 manifestari bildu dira Diadako mobilizazio nagusian. Azken bi urteetan baino manifestari gutxiago izango lirateke, beraz. Iturri beraren arabera, milioi bat manifestari bildu ziren 2017ko eta 2018ko Diadetan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:38

Batasuna aldarri

Hasi da Diadako ekitaldi nagusia, eta ANCren mezua argia izaten ari da hasieratik: eragile independentisten arteko batasuna ezinbestekotzat du. David Bages ari da ekitaldia aurkezten. Haren esanetan, "soilik aniztasuna aintzat hartuko duen batasunarekin" egin ahalko die aurre independentismoak "etorkizuneko erronkei eta publiko egiteko zorian dagoen sententziari". Egoerari erantzuteko prest egongo direla ziurtatu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:19

Bonvehi: "Independentzia da Kataluniarentzako irtenbide bakarra"

David Bonbehi PDeCATeko presidenteak azken urteetan egindako ibilbidea aldarrikatu du. "Azken urteetan egin dugun guztia aldarrikatzen dugu, oso harro gaude. Independentzia da Kataluniarentzako irtenbide bakarra eta horren alde jarraitzen dugu lanean egunero"

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:14

Rovirak indar erakustaldia egitera deitu du

ERCk ekitaldia egin du Diadaren arratsaldeko mobilizazioaren aurretik. Bertan, erbestean den Marta Rovira ERCko idazkari nagusiak mezua bidali du bideo bidez. Haren esanetan, aurtengo Diada "desberdina" da, independentziaren proiektu politikoa defendatzeaz gain, independentzia defendatzea delitua ez dela aldarrikatu beharrean daudelako.

Horrez gain, Diada indar erakustaldia egiteko baliatzera deitu du, "errepresioaren eta mehatxuen gainetik". Roviraren esanetan, ERCk "amaieraraino" joateko prest jarraitzen du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:50

Eguerdian, Omium Cultural elkarteak ekitaldi bat egin du auzipetutako buruzagi independentisten absoluzioa eskatzeko. "Eskubide eta askatasunak defendatzea ez da delitu", adierazi du Omniumek bere Twitter kontuan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:45

EAJk eta EH Bilduk babesa agertu diote Kataluniako indepenentismoari

Goizeko ekitaldi instituzionalean parte hartu dute EAJko eta EH Bilduko ordezkaritza banak. Alderdi abertzaleek babesa adierazi diote Kataluniako prozesu subiranistari eta kezkatuta agertu dira auzipetutako buruzagi independentistek jaso dezaketen zigorrarengatik. Kataluniako indar independentistak elkarrekin dituzten desberdintasunak gainditzeko gai izango direla uste dute.

Informazio gehiago

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:41

Paluzie: "Erantzun politikoa tamainakoa bada, jendea arriskatuko da"

Elisenda Paluzie ANCko presidenteari egindako elkarrizketa argitaratu du gaur BERRIAk. Igor Susaeta egunkariko bidali berezia izan da harekin. Estatuak Katalunian dituen "botere garroak" ahultzeko, ANCk higatzeko estrategia hasi du; gauza bera egiteko eskatu die alderdiei eta instituzioei.

Informazio gehiago

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:38

Santiago Casanovari lore eskaintza

Goizean, ekitaldi instituzionala egin dute, Santiago Casanovaren estatuaren aurrean. Kataluniako erakunde nagusiek eta hainbat elkartek lore eskaintza egin diote Casanovari. Generalitatea lore eskaintza egiten ari zela, ekitaldia eten behar izan dute alboko hotel batean Espainiako ereserkia jarri dutelako. Ondoren, arazorik gabe jarraitu dute omenaldiarekin.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:23

Independentistak Sarearen martxa

Independentistak Sareak manifestazioa izango den gunerako martxa egin du Bartzelonako Euskal Etxetik abiatuta, Euskal Herritik joandakoek Kataluniako prozesu subiranistari elkartasuna adierazteko, elkarrekin.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi