Indarkeria matxistak 112 emakumezko eta 11 haur hil ditu 2003tik Euskal Herrian

BERRIAren 'Zaurien mapa' webgunean, ikusgai daude 2003. urtetik gaur egunera arte Euskal Herrian izandako hilketa matxisten datuak eta hilketa horiei buruzko jakingarriak. Aurten, 5 emakumezko hil dituzte. 

Urtez urteko datuak eta lurraldekakoak ikus daitezke Zaurien mapa webgunean, baita hilketa bakoitzaren inguruko albistea ere: biktimaren datuak, hilketa noiz eta non izan zen, eta hiltzailearen nolakotasuna.

Gaur-gaurkoz, 2003tik hona, 112 dira indarkeria matxistaren ondorioz hildako emakumeak, eta 11 haurrak. Azken urte honetan, 2021ean, bost emakume hil dituzte.

Jatorrizko artikuluak