AZKENAK
Judit Muñoz: «Matematikak bizi garen mundua azaltzen du: hizkuntza unibertsala da»
Algoritmoak baliatuz simulazioak egiten ditu Muñozek bere ordenagailuan. Ekuazioak garatzeko «sormen handia» behar dela esan du matematikariak.
Gazte ikerlarien artean dauden erronkei aurre egiteko European Mathematical Society Young Academy taldeko kide izendatu dute, eta hilabetero parte hartzen du antolatutako batzarretan.
Dialisia: giltzur eriek egin ezin dutena egiteko
A
A hizkia balitz bezala idatzi du zutabea Andoni Egaña bertsolariak; hizkiaren ikuspuntutik, alegia. «Mina» duela aitortzen du, helduek haurrekin hitz egitean, askotan, ezabatu egiten dutelako esaten dituzten hainbat hitzetatik.
Kami Magassa eta Mariam Traore: «Ohartu gara hemen egoteko ez diogula gure erroari uko egin behar»
Txikitatik ezagutzen dute elkar Kami Magassak (2003) eta Mariam Traorek (2006). Malin jaiotako iruindarrak dira, eta Black Power kolektiboko kideak. Afrikar jatorriko hogei emakume gazte inguruk egin dute bat talde horretan, arrazakeriaren aurka lan egiteko.
Xakea, pentsatzea lantzeko
NABARMENDUAK
Euskaraz sortzeko mementoa
Euskarazko eduki digitalak kontsumitzeaz gain ekoizten ere hasteko, Memeka lehiaketa antolatu dute Iametzak eta Azkue fundazioak.
15 eta 18 urte bitartekoentzat pentsatua dago, eta apirilaren 21era arte dago memeak sortzeko aukera.
Maiatzaren 3an iragarriko dituzte irabazleak, eta 200-150 euroko sariak banatuko dituzte.
Patrikako deabrua
Robert Louis Stevenson idazlearen Botilako deabrua ipuinaren istorioa gogorarazi dio Kirmen Uribe idazleari sakelako telefonoen egungo erabilerak. Idazlearen iritziz, ia denek daramate deabrua patrikan sartuta. Iritzi berekoa izan ei da New Yorkeko alkate Eric Adams; izan ere, gazteen buru osasunari kalte egiten dietelakoan, salaketa jarri die sare sozialen bost konpainia handiri.
«Kazetari zintzoaren» soa
Gernikako bonbardaketa euskal herritarrei egozten tematu zen Franco, baina George Steer kazetariak ez zuen dudarik izan: munduari kontatu zion Alemaniako Kondor Legioaren lana izan zela.
1937ko apirilaren 26eko bonbardaketa hura mugarria izan zen Bigarren Mundu Gerraren atarian.
ERABILIENAK
Ukrainako gerra hasi zenetik Polonian dago preso Pablo Gonzalez kazetaria
2022ko otsailaren 28tik dago preso, 'espioitza' egitea leporatuta. Ordutik, hainbat aldiz luzatu diote behin-behineko espetxealdia, baina Gonzalezen aurkako frogarik ez dute aurkeztu. Epaiketa ez da hasi ere egin.
Eusko Jaurlaritzak ez ditu debekatuko sakelakoak ikastetxeetan
Poliziaren foam jaurtigaiek zauri larriak eragiten dituzte
Ertzaintzak eta Foruzaingoak baztertu egin dituzte gomazko pilotak, eta urteak dira foam jaurtigaiak erabiltzen hasi zirela, baina horrek ez du amatatu poliziek erabiltzen duten materialari buruzko kezka; materiala ez ezik, material hori erabiltzeko irizpideak eta jardunbideak ere auzitan daude.
Ikasgeletatik BERRIA Ikasgelara
BERRIA
Ikasgelak plazara atera nahi ditu ikasturtean zehar Bigarren
Hezkuntzako ikasgelatan egin diren komunikazio lan interesgarrienak.
Jasotzen diren lan guztien artean sari bat zozkatuko da: Urruñeko Wow parkerako sarrerak, ikasgela osoarentzat.
Apirilaren 30a baino lehen bidali behar dira proposamenak, '[email protected]' helbidera.
Pasilloak
Ikastetxe arrunt baten korridoreetan jazo denaren kronika egin du Tere Maldonado filosofia irakasleak, zera aldarrikatzeko: hezkuntza-kalitatea eta elkarbizitza hobetzeko neurriak hartu behar direla. Besteak beste, irakasleei alferrikako lan-kargak kentzeko eskaera egin du.
Ruandako genozidioa, bertan bizi izandakoen begietatik
1994ko apiriletik uztailera arte iraun zuen Ruandako genozidioak. Kalkulatzen dutenez, 800.000 eta 1.000.000 lagun artean hil zituzten.
INFOGRAFIAK
IKUSI GUZTIAKSaharatik Euskal Herrira udan
Oporrak Bakean programari esker, Saharako basamortuan edo errefuxiatu kanpalekuetan bizi diren haurrek uda Euskal Herrian igarotzen dute, bakean, osasuntsu eta ondo elikatuz. Aurtengo udan 300 haur hartzea da helburua.
Sexu berekoen arteko ezkontza Grezian ere eskubide
Poliziaren foam jaurtigaiek zauri larriak eragiten dituzte
Ertzaintzak eta Foruzaingoak baztertu egin dituzte gomazko pilotak, eta urteak dira foam jaurtigaiak erabiltzen hasi zirela, baina horrek ez du amatatu poliziek erabiltzen duten materialari buruzko kezka; materiala ez ezik, material hori erabiltzeko irizpideak eta jardunbideak ere auzitan daude.
BIDEOAK
IKUSI GUZTIAKTronpa dardarka
Herri oso bat euskararentzat
Amaitu da 23. Korrika, eta AEK-k hizkuntza politika «ausartak eta sendoak» baliatzeko eskatu du, euskarak aurrerantzean ere lekua irabaz dezan. Garazi Arrula Ruiz idazleak idatzi eta irakurri zuen 23. Korrikako mezua.
Ruandako genozidioa, bertan bizi izandakoen begietatik
1994ko apiriletik uztailera arte iraun zuen Ruandako genozidioak. Kalkulatzen dutenez, 800.000 eta 1.000.000 lagun artean hil zituzten.