{"id":104,"date":"2026-10-20T15:20:09","date_gmt":"2026-10-20T14:20:09","guid":{"rendered":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/?p=104"},"modified":"2026-10-20T15:22:11","modified_gmt":"2026-10-20T14:22:11","slug":"2-guk-euskaraz-zuk-zegatik-ez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/2-guk-euskaraz-zuk-zegatik-ez\/","title":{"rendered":"&#8220;Guk euskaraz, zuk ZEGAtik ez?&#8221;"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"has-medium-font-size\">Urtez urte udalerri euskalduntzat hartu izan den Zarautz, aldaketa sakon baten lekuko izaten ari da. Herriko gazteen artean euskararen erabilera,  gaur egun kezkagarria da, izan ere, nahiz eta datuek erakutsi zarauztarren % 73k badakiela euskaraz, kale-erabilera % 50ekoa da soilik. Egoera honen aurrean, eta UEMAk arnasguneen zein udalerri euskaldunen inguruan piztutako kezkari erantzunez, ZEGA, Zarauzko Euskaltzaleen Gazte Asanblada sortu da.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-small-font-size\">Ander Allur, Laida Erauskin, Oier Urrestilla, Oinatz Kaperotxipi eta Lander Eleta<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-small-font-size\">ZEGA-2026-10-20<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"576\" src=\"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/image-2-1024x576.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-205\" srcset=\"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/image-2-1024x576.png 1024w, https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/image-2-300x169.png 300w, https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/image-2-768x432.png 768w, https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/image-2-580x326.png 580w, https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/image-2-860x484.png 860w, https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/image-2-1160x653.png 1160w, https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/image-2.png 1200w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"has-small-font-size\">Zarauzko ZEGA taldekideak: 2026ko abuztuaren 4an. <strong>ZARAUZKO GUKA<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Euskararen erabilera, Zarautzen  turismoak guztiz baldintzatzen du. Udan, herriko merkataritzak eta zerbitzuek askotan lehenesten dituzte gaztelania zein ingelesa, euskara bigarren mailan utziz. Horrez gain, ZEGAko gazteek zera salatzen dute:  &#8220;Baliabide publikoak Los 40 bezalako makro-jaialdiei bideratzen zaizkie, herriko euskarazko sormena eta ekitaldiak sustatu beharrean&#8221;. Halaber, gau giroan eta aisialdian erdarak tarte handia hartzen du, bai tabernetan entzuten den musikan, bai giro orokorrean.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-large-font-size\"><strong>\u00abGure erronka nagusia egitura sendo bat eraikitzea eta egitasmoak eraginkortasunez gauzatzea izango da\u00bb<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-small-font-size\">Izar Bastarrika, ZEGAko sortzaileetako bat.<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"alignright size-large is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"653\" height=\"1024\" src=\"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/image-26-653x1024.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-248\" style=\"width:566px;height:auto\" srcset=\"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/image-26-653x1024.jpeg 653w, https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/image-26-191x300.jpeg 191w, https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/image-26-580x909.jpeg 580w, https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/image-26.jpeg 679w\" sizes=\"auto, (max-width: 653px) 100vw, 653px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n<p>Egoeraren aurrean besoak gurutzatuta geratu beharrean, erantzun praktikoak ematen hasi dira. Martxan jarritako ekimen nagusietako bat gazte olinpiadak dira, ekimen honen bitartez gazteak euskararen inguruan ekintzak egingo dituzte.<\/p>\n\n\n\n<p>Baina ekimen puntualez haratago, oinarrizko egitura ireki bat eratzeko apustua egin dute. Hilero asanblada irekiak antolatzen dituzte, edozein herritarrek bere kezkak, proposamenak edo proiektuak aurkeztu ahal izateko. Barne-mailan ere hilabeteko maiztasunez elkartzen dira taldea egituratzeko eta lantaldea finkatzeko, oraindik eraikitze-prozesuan dagoen proiektua baita.<\/p>\n\n\n\n<p>&#8220;Dagoeneko egindako deialdien erantzuna bikaina izan da&#8221; adierazi du Bastarrikak. Jatorri, adin eta ingurune ezberdinetako jendea erakarri dute batzarretara, orain arte elkar ezagutzen ez zuten herritarren artean zubi berriak eraikiz eta aniztasuna eta euskara ardatz gisa hartuta.<\/p>\n\n\n\n<p>&#8220;Hemendik hamar urtera begira, gaur hartzen ditugun erabakien arabera izango da, euskararen osasuna&#8221; helarazi du Bastarrikak. Taldeko partaideek euskarari merezi duen garrantzia eman nahi diote, horrela, euskararen egoerak hobera egingo duela uste baitute. Aitzitik, ezer egiten ez bada, egoerak bere horretan jarraituko du edota euskararen erabilerak okerrera egingo du.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-large-font-size\"><strong>\u00ab<strong>Euskaldunok elkartzen gaituena da euskara, gure sustraia da, eta ezinbestekoa da hau zaindu eta babestea<\/strong>\u00bb<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Izar Bastarrika Zarautzarrak mezu hau helarazi nahi izan die herritarrei: &#8220;Gure asanblada edonorentzat irekita dago eta beso zabalik hartuko zaituztegu&#8221;. ZEGAn herritar guztiek izango dutela toki bat, utzi du garbi uneoro Bastarrikak. Elkarrizketa honetan, Bastarrikak argi azaldu dizkigu ZEGA taldearen oinarriak eta ideologia. <\/p>\n\n\n\n<p>ZEGAk Zarauzko gazteak  beren ama-hizkuntza aldarrikatzera, sustatzera eta babestera animatzen ditu, eta, aldi berean, &#8220;euskararen aldeko konpromiso bera duten beste gazte batzuk ezagutzeko aukera ematen du&#8221; helarazi du Bastarrikak. Horrelako ekimenik gabe, euskararen erabilerak atzera egiten jarrai dezake, eta horrek hizkuntzaren etorkizuna arriskuan jar dezake. Horregatik, ZEGAk Zarautz euskaldunago eta batuago bat eraikitzea du helburu, eta argi utzi dute lanean jarraituko dutela helburu hori lortu arte.<\/p>\n\n\n\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtez urte udalerri euskalduntzat hartu izan den Zarautz, aldaketa sakon baten lekuko izaten ari da. Herriko gazteen artean euskararen erabilera, gaur egun kezkagarria da, izan ere, nahiz eta datuek erakutsi zarauztarren % 73k badakiela euskaraz, kale-erabilera % 50ekoa da soilik. Egoera honen aurrean, eta UEMAk arnasguneen zein udalerri euskaldunen inguruan piztutako kezkari erantzunez, ZEGA, Zarauzko&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":50,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-104","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/104","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/users\/50"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=104"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/104\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":516,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/104\/revisions\/516"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=104"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=104"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=104"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}