{"id":117,"date":"2026-10-20T15:56:13","date_gmt":"2026-10-20T14:56:13","guid":{"rendered":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/?p=117"},"modified":"2026-10-20T15:56:14","modified_gmt":"2026-10-20T14:56:14","slug":"ikaslea-lehenik-eta-behin-gaztea-da-ez-da-ateratzen-duen-nota","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/ikaslea-lehenik-eta-behin-gaztea-da-ez-da-ateratzen-duen-nota\/","title":{"rendered":"Ikaslea, lehenik eta behin, gaztea da; ez da ateratzen duen nota"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"has-medium-font-size\">Azterketak, notak, etorkizuneko ikasetak aukeratzea eta ingurukoek haiengan dituzten itxaropenak. Horiek dira gazteek egunero jasaten dituzten kezkak. Gero eta garrantzi handiagoa ematen zaie emaitzei eta ikasle askoren presioa areagotzen dute. Baina zer gertatzen da nota horiek pertsonak definitzeko erabiltzen ditugunean? Faktore guzti hauek ikasleen ongizatean eragiten dute, eta adituak jada kezkatuta daude.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-small-font-size\">Ariane Gazta\u00f1azpi, Ainhoa Gomez, Itxaso Ibarbia eta Erik Larra\u00f1aga<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-small-font-size\">PRESIO AKADEMIKOA ETA IKASLEEN ONGIZATEA &#8211; 2026-10-20<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"761\" height=\"1024\" src=\"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/0ac3c58f-00af-44a0-b89c-38e6655abcdb-761x1024.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-177\" style=\"width:355px;height:auto\" title=\"2025eko T3T, T2T eta T1T probetako podiuma\" srcset=\"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/0ac3c58f-00af-44a0-b89c-38e6655abcdb-761x1024.jpg 761w, https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/0ac3c58f-00af-44a0-b89c-38e6655abcdb-223x300.jpg 223w, https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/0ac3c58f-00af-44a0-b89c-38e6655abcdb-768x1033.jpg 768w, https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/0ac3c58f-00af-44a0-b89c-38e6655abcdb-580x780.jpg 580w, https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/0ac3c58f-00af-44a0-b89c-38e6655abcdb-860x1157.jpg 860w, https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2026\/10\/0ac3c58f-00af-44a0-b89c-38e6655abcdb.jpg 925w\" sizes=\"auto, (max-width: 761px) 100vw, 761px\" \/><figcaption class=\"wp-element-caption\">Izar Arregi, psikologoa. LIBE ARISTI<\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>Ikasleen gehiengoak presio akademikoa sentitzen du, baina zer da benetan presioa akademikoa? Emaitza onak lortu behar dituztela sentitzean ikasleek bizi duten tentsioa eta kezka da. Azterketak gainditzea, nota onak ateratzea edo ingurukoen itxaropenak bete nahi izatea. Izar Arregiren ustez, ikasle gehienek presio akademiko altuegia sentitzen dute. Adibidez, unibertsitatera sartzeko notara iristeko presioa sentitzen dute askok. Gazte batek ikasteko gogoa eta gaitasuna izan ditzake, baina behar duen nota ez lortzeko beldurrez bizi da.<br><\/p>\n\n\n\n<p>Bestalde, presio hori ez dator noten eraginetatik bakarrik, familietan trasmititzen duten itxaropenak ere gazteen presioa areagotzen dute. Batzuetan, gurasoek seme-alabek ikasketa jakin batzuk egitea nahi dute, beraiek izan ez zituzten aukerak eskaini nahi dizkietelako edo beraien bide akademikoa jarraitzea espero dutelako. Honek ikasleengan eragiten du, eta askotan beraien erabakia mugatzen du.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Ongizatea<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Presioak autoestiman eta motibazioan eragin dezake. Autoestima ez da arlo guztietan berdina: gazte batek konfiantza handia izan dezake kirolean, baina txikiagoa ikasketetan edo harreman sozialetan. Ikaslea zailtasunen aurrean \u00abhau kostatzen zait\u00bb pentsatzetik, \u00abnik ez dut balio\u00bb sentitzera pasatzen bada, konfiantza galdu dezake. Orduan motibazioa jaisten da, gutxiago saiatzen da eta emaitzak okertu daitezke; horrek bere buruarekiko duen iritzia okertzen du.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Kudeaketa<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Izarrek honako hau dio, \u201cNorbere balioa ezin da nota batekin neurtu.\u201d Baina hori esatea gauza bat da, eta barrutik sentitzea beste bat. Gazteak berak ere nahi izan dezake noten arabera ez baloratzea, baina ez jakin nola egin. Laguntzeko, kasu bakoitza ezagutu behar da. Batzuek gehiegizko exijentzia jaisteko laguntza behar dute. Beste batzuek ordea, ikasketetan gehiago saiatzea. &#8220;Azterketa aurrean tentsio pixka bat izatea normala da. Kezkagarria da etengabea bihurtzen denean eta egun osoa baldintzatzen duenean&#8221; dio Izarrek. Berak honako hau egingo luke beraiei laguntza eskaintzeko: \u201cGaztearekin aztertuko nuke bere buruari zer esaten dion, etorkizunari buruz zer beldur dituen eta familiaren itxaropenek zer pisu duten\u201d. Horregatik, ezin dugu denentzat aholku bera erabili.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Egoera hobetzeko<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Eskolak ikasleak zatika begiratzen ditu eta, ikasgai bakoitzeko irakasleak bere aldetik begiratzen du ikaslea. Horregatik esaten du honako hau Izarrek, &#8220;ikaslea osotasunean hartu behar da&#8221;. Eskolak ikaslea hezi behar du, baina, irakasleen arteko koordinazioa eta familiarekin elkarlana ezinbestekoak dira. Ikasleek irakasleekin harremana hobetzeko, hitz egiteko tarte bat hartu beharko lukete,  notez gain beste gaitasun batzuk dituztela aitortzeko. <\/p>\n\n\n\n<p><strong>Zer ulertu behar dugu honen aurrean<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Izarren ustez, \u201cosasun mentala aldatzeko aukera dago\u201d eta horrek garrantzi handia du gazteekin lan egitean, izan ere, gazteek gauzak beste modu batera ulertzen, bizi eta sentitzen dituzte. Gazteek dituzten ohiturak eta pentsatzeko moduak landu daitezke eta nahiz eta horrek lana edo laguntza eskatu, gaurko zailtasunak ez dira etorkizuneko mugak.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p>Gainera, kontuan izan, helduek presioa sentitzen badute, askotan gazteei transmititzen zaiela, eta horregatik, helduek beraien beldurrak, itxaropenak eta sentitzen duten presioa ezagutu behar dituzte. &#8220;Ez dago dena gure esku, baina eguneroko pauso txikiak bai&#8221; adierazi du psikologoak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Azterketak, notak, etorkizuneko ikasetak aukeratzea eta ingurukoek haiengan dituzten itxaropenak. Horiek dira gazteek egunero jasaten dituzten kezkak. Gero eta garrantzi handiagoa ematen zaie emaitzei eta ikasle askoren presioa areagotzen dute. Baina zer gertatzen da nota horiek pertsonak definitzeko erabiltzen ditugunean? Faktore guzti hauek ikasleen ongizatean eragiten dute, eta adituak jada kezkatuta daude. Ariane Gazta\u00f1azpi, Ainhoa&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":50,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-117","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/117","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/users\/50"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=117"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/117\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":550,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/117\/revisions\/550"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=117"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=117"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/unitateak\/oteitzalp\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=117"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}