3 pertsonarentzako osagaiak:
Arkume izterra.
Romero sorta.
Tipula bat.
Brokoli buru bat.
Dozena erdi orburu.
Irina.
Oliba-olio birjina.
Gatza.
• Lehenik, barazkiak prestatuko ditugu. Horretarako, lapiko bat urez bete, eta irakiten jarri; lapikoan egosi brokolia, aurretik zatituta, 15 bat minutuz. Ur hotzetan freskatu, eta gorde.
• Berriro lapikoa urez bete, eta irin koilarakada pare bat eta gatz pittin bat bota. Sutan jarri berotzen, irakin arte. Bitartean, orburuei lehen orriak kenduko dizkiegu, beldurrik gabe. Zuztarrak, berriz, moztu gabe zuritu, findu arte. Berdin egin beste orburuekin, eta punta aldea ere ondo moztu orburu bakoitzari. Ur irakinetara bota, eta 20 bat minutuz irakiten eduki. Sua itzali, eta surtan utzi epeldu arte; ondoren, atera eta gorde.
• Labea berotzen jarri, eta arkume izterra laberako erretilu batean jarri. Oliba-olio pixka bat gainetik bota, ur zorrotada bat eta tipula puska handitan, eta gatz pittin bat ere bai.
Labea ondo berotua dagoenean, arkumea sartu, eta ordu eta erdiz 180 gradutan eduki erretzen. Egosaldi erdian buelta eman izterrari, bi aldeetatik ondo erre dadin.
• Azkenik, barazkiak ipini erretilu baten buelta guztian, eta, erdian, arkume izterra bere zukuarekin batera.
On egin eta urte berri on!