Kuia eta tomate entsalada epela otarraintxoekin

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2012ko urriaren 20a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

2 tomate handi.

Kuia txiki bat.

Letxuga bat.

Otarraintxo dozena bat.

2 baratxuri ale.

Tipulina.

Modena ozpin koilarakada bat.

Sagar ozpin koilarakada bat.

6 koilarakada oliba olio.

Gatza.



Lehenik ozpin saltsa prestatu. Tipulina ahalik eta zati finenetan moztu, eta ontzi batean jarri. Gatz pitin bat bota, eta bi ozpin motak gehitu, baita sei koilarakada oliba olio ere. Ongi nahastu eta gorde.

Letxuga garbitu, eta ondo lehortu. Otarrainxkak zuritu, erditik moztu eta plater batean gorde. Baratxuria zuritu, eta zati oso txikitan moztu. Hori ere gorde.

Kuiari azala kendu, eta 12 xafla edo borobil finetan moztu. Labea berotzen jarri; bitartean, labeko erretilu bat hartu, eta bertan jarri, bata bestearen ondoan. Gatz pitin bat bota, eta oliba olio zorrotada ere bai.

Labea beroa dagoenean, sartu, eta 180 gradutan lau bat minutuz mantendu; ondoren, atera.

Tomateak garbitu, eta xaflatan moztu.

Zartagin bat sutan jarri, eta berotzean, baratxuria gehitu, eta jarraian, otarrainxkak, oliba olio zorrotada batekin batera. Pare bat minutuz, su bizian gorritu.

Platerak prestatzeko: pertsona bakoitzaren platerean lehenik kuia xafla bat jarri; gainean, letxuga hosto batzuk, eta horren gainean, tomate xafla bat, gatz pitin batekin. Ondoren, otarrainxka pare bat, eta berriro gainean, kuia xafla bat. Jarraian, kuia xaflaren gainean berriro beste osagai guztiak jarri.

Hurrengo platera prestatzeko ere gauza bera egin. Azkenik, ozpin saltsa bota, eta jateko prest daukagu!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.