4 pertsonarentzako osagaiak:
Litro laurden esne
80 g irin
3 arrautza
25 g gurin
25 g azukre
250 g txokolate beltz
100 ml esne gaina
• Txokolate beltza urtzen jarriko dugu. Horretarako, erretilu borobil batean jarri, sukaldeko film paperarekin estali eta mikrouhin labean minutu batez sartu.
• Bitartean, esne gaina lapiko txiki batean berotu irakin arte. Txokolatea atera, eta esne gainak irakin duenean txokolatearen gainera bota eta guztia ondo nahastu. Lantxo hori platera prestatu aurreko egunean egitea komeni da, txokolatea gogortuta geldi dadin.
• Krepearen masarekin hasteko, hiru arrautza ontzi batera bota, azukrearekin eta irinarekin batera.
• Dena ongi nahastu arte eragin, inongo pinportatxorik gera ez dadin. Esnea gehitu eta berriro ondo nahastu. Azkenik, gurina zartagin batean urtu su bizian. Jarraian, ontzira gehitu, eta, horrela, krepearen masa prestatuta daukagu. Zartagin berbera erabiliz eta su bizian, burruntzikada bat zartaginera irauli. Zartagina altxatuz eta mugituz ongi zabaldu orea zartagin guztian. Hogei bat segundo pasatu ondoren, krepeari buelta eman, eta, jarraian, labeko erretilu batera atera. Pauso berberak eman ore guztia bukatu arte.
• Krepe bakoitzari koilarakada bat txokolate jarri eta erditik tolestu. Horrela, krepe guztiak bete. Labea aurrez berotu, eta bertan sartu krepeak, berotu daitezen. Minutu bat nahikoa da. On egin!