Azken inkesta

Estatu propioa izateko bidea hasteko moduan al da Kataluniako Parlamentua?

CiUk 50 legebiltzarkide lortu ditu, ERCk 21, PSCk 20, PPk 19, ICVk 13, Ciutadansek 9 eta CUPek 3. Autodeterminazioaren aldeko indarrak parlamentuaren %64 izango dira (87 aulki), aurreko legealdian baino bat gehiago.

2012-11-26

Bidali zure botoa

Jasotako erantzunak: 16

16

BEHARBADA EZ 2012-12-10, 09:24

Hautesleen gehiengoaren errua izan daiteke, baina aurkariak, gutxiengoa izanik ere, sendoago azaltzen dira aldekoak baino. Gibraltarren ez zuten zalantzarik izan.

Lotura zuzena

15

MAS ETA IBARRETXE 2012-12-08, 10:03

Generalitateko Presidentaren (CiU) asmo eta kemenak Ibarretxe eta bere Planaren garaiak ekartzen dizkigute gogora. Baina orain, EAJren orrialde-pasa ikusi eta gero, alderdi bakoitzak daraman estrategiak zer pentsatu ematen digu. Artur Mas izanik CiUk izan duen liderrik sendoenetakoa, Ibarretxe EAJn izan zen bezala, esan daiteke CiUren asmoa behingoz irabaztea dela, EAJk irabazten jarraitzearekin nahikoa duen bitartean. Hobe etxekoa konpontzen saiatuko bagina kataluniarrei lezioak ematen hasi aurretik.

Lotura zuzena

14

NOIZBAIT BEHAR ZUEN 2012-12-07, 18:40

Badirudi aspaldiko serioena dela oraingo saiakera. Garaiak ez daude sakrifizioetarako, baina ekidin ezinak izango dira. Hartzen duten bidea hartzen dutela, ez diete batere erraztasunik emango eta horrek izugarri garraztuko du saiatzen direnen ahalegina. Nortasunari eustearena ez da sekula lorpen samurra izan, baina zorretan dira egungo belaunaldiak eta ez dute barkamenik izango atzera egiten badute.

Lotura zuzena

13

EPEKA 2012-12-06, 20:03

Gorabeherekin, baina 30 urtetan mantendu izan du CIUk nortasunaren gaia bigarren mailan. Orain, hondamendi ziurraren bideari uko egin eta beste epe bati hasiera ematera doala dirudi. Zetorrena lehenago ere ikus zitekeen, baina ezin dute amore eman, nahiz eta inguruan diru-goseti faltarik ez duten sekula izango. Epe aproposei buruz zerbait badakigu guk.

Lotura zuzena

12

EPE KONTUA 2012-12-04, 09:51

Gehiengoaren iritziz, epe motzera aberasteko tresnatzat baino ez da erabilgarri politika. Hortik aginte-makiladunaren erraztasunak. Ipuinak ipuin. Katalunian eta edonon. Ez du meritu makala Mas-ek.

Lotura zuzena

11

DIRUAREN GILTZA 2012-12-03, 19:49

Giltza horren jabeek ez dituzte Parlamentuaren 19 aulki baino lortu, baina hain gutxiengo nabarmenean egonik ere, lasai daude. Dagoeneko sinesturik baitaukate heurek asmatutako jokoan ezin dutela sekula galdu. Erronka latza Parlamentuarena CIUrentzat. Oraingoz ezin zaio gehiago estutu.

Lotura zuzena

10

Jakes LAFITTE 2012-12-03, 17:41

Galdera begiratuz eta berrirakurriz, Kataluniako Generalitateari dagokiola argi dago, bainan beste herri katalanetako biztanleek ezin dute axolagabe geratu. Nire ustez Gneralitatearen independentzia mail bat izanen da bainan etorkizunean Herri Katalanetako Federazio baten sortzea begi onez ikusiko nuke.

Lotura zuzena

9

EUROPAR ERREFERENTZIA 2012-12-02, 09:29

Europar Batasunetik ateratzearen aldekoak gehiengoa osatzen omen dute Erresuma Batuan. Erresuma Batua EBtik ateratzen bada, ateak zabalduko zaizkie Eskoziarrei, Kataluniarrei, etab.

Lotura zuzena

8

KRISIAN GOXO 2012-12-01, 09:48

Eta ez da ERC ez konprometitzeko aitzakia hori erabiltzen bakarra. Krisia izan da oraingoan bigarren lekuraino aupatu duena eta ez du arriskatu nahi, PSCrekin izandako eskarmentua eta gero. Kataluniako Parlamentuan, esperantza eskuinera.

Lotura zuzena

7

KATALUNIAKO PARLAMENTUA 2012-11-30, 10:11

Irakurri galdera, Jakes.

Lotura zuzena

6

Jakes LAFITTE 2012-11-29, 17:56

Kataluniako independentziaz ari garenean, Generalitaeari ari gatzazkio. Bainan Ballereetako, Valentziako et Roselloneko edo Andorrako katalandarrek zer ikuspegia dute gaurko egoerari buruz?

Lotura zuzena

5

AUKERAK ETA AUKERAK 2012-11-28, 20:51

Katalunian, CIUri ez zaio bere %37a nahiko irizten herriaren aukerei behar den bermearekin ekiteko. ERCren %15aren babesa lortu beharko luke horretarako. Gure lurraldean, EAJk nahikoa du bere %36arekin alderdiaren aukerei behar den bermearekin ekiteko.

Lotura zuzena

4

Anonimoa 2012-11-27, 19:43

guri tokaytzen zaigu gure konstituzioa propioa izateaa eta kataluinari ere bai baino hortako pnv jarri behar dugu langa hori egiten, gaurko pnv ari zaigu traizioan zeren konstituzioa euskaldunok autatu eztuguna aplikatzen digute

Lotura zuzena

3

iker a. urkullu=pujol 2012-11-27, 11:20

"Orain", "Katalunia" "Euskal" "Herria", eta "Euskal" "Herria", ejem, "aldrebes". Resta de revés.

Lotura zuzena

2

AUTODETERMINAZIOA 2012-11-26, 19:17

Ez du ematen Masek atzera egin eta PPren aukeretara makurtuko denik, edo Espainiaren aurretik hondoratu behar al dira kataluniarrak derrigor? Ausartuko al da PSC eskubide hori ukatzen dutenekin batzera? Urkullu ostera, betiko bideari jarraitzekotan dela ematen du.

Lotura zuzena

1

Jakes LAFITTE 2012-11-26, 17:44

Independentzia lortzeko bidean onean dago Katalunia. Euskal Herriaren eredu ona delakoan nago. Naski Espainiako Gobernuak, PPkoak zein PSEkoak ez du onhartuko, Espainiako konstituzioak "herrialdeen autodeterminaziorako " hauteskundeak ez dituelako berrezagutzen. Bainan Francoren ondoko Espainia hain demokratikoa balinbada, onhartu beharko luke Katalunia beste nazio libro bat izan dadin. Katalunia Kossovoren bidean (Eginmolde politikari nagokio naski) sartu da. Serbiak nahi duena esan dezake Kossovoren aurka, bainan goiz edo berantago horren independentzia onhartuko dute. Nazio askapen oldar guztietan, edozein konstituzio baino balio gehiago badu herri menperatuaren nahiak. Historia modernoan hori ikusi da alde askotan. Katalunia edo Euskal Herriaren kasuan, zilegitasun eta lehentasun gehiago dute herri bakoitzaren autodeterminazioak eta independentziak Frantzia eta Espainiako konstituzioak baino. Askatasuna lortu ondoren, herriek idazten dute beren konstituzioa, bainan konstituzioek ez dute herriak izendatzen edo definitzen.

Lotura zuzena

Parte hartu | Zure iruzkina bidali

:

Datu pertsonalak

:

:

Spambotak ekiditeko irudia

:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure iruzkinak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.