Azken inkesta

Zein aterako da garaile UPNn?

Yolanda Barcina eta Alberto Catalan izango dira alderdiko bi presidentegaiak martxoaren 17ko kongresuan. Bien arteko ituna hautsi egin da.

2013-02-07

Bidali zure botoa

Jasotako erantzunak: 6

6

Sarasate 2013-02-25, 12:16

Inkestak inkesta, gogoak gogo, ziur datuak Catalanen alde badaude ere, ez dela tamainoko diferentzia izango. Hauteskundeak aurreratzen badira zein da alternatiba, ikusita gakoa orain bitartean PSN-k duela.

Lotura zuzena

5

Agur Barcina! 2013-02-12, 13:12

Catalanek irabazten badu, hausteskundeak aurreratuko ditu Barcinak? Eta hala balitz, botu inkestaren bat egin da edo argitaratu da hedabideetan azken hilabeteetan?

Lotura zuzena

4

beste bat 2013-02-10, 20:50

Kontua da berdin diola Sanz edo Barcina edo Catalan edo Josetxo. UPNren politika euskal kutsua izan lezakeen oro nola edo hala desagerraraztea da, EAEko kutxekin bat egin baino nahiago dute afrikarrekin bat egitea eta gero desagertzea. Eta hori ez da aldatuko.

Lotura zuzena

3

Jakes LAFITTE 2013-02-10, 19:34

MARIKRUZ Catalanen egitasmoa ez dut zehazki ezagutzen, bainan Barcina hain estimatua ez dela badakit, zein heineraino ez bada ere.

Lotura zuzena

2

Marikruz 2013-02-09, 20:39

Ez nago zurekin ados Jakes. UPN Euskal Herriko alderdia ere bada, eragin handia duena, gainera. Beraz, niri ez dit bost axola. Nafar askorentzat arras garrantzitsua izan daiteke hauteskundeetan Catalan edo Barcina nor egon. Iruindarrok Barcina bistatik galtzeko dugun gogoa zenbatekoa den jakingo bazenu...

Lotura zuzena

1

Jakes LAFITTE 2013-02-08, 18:55

UPN euskalzalea eta abertzalea ez denez gero bost axola. Nafarroa Euskal Herria da eta abertzaleek nagusi izan behar dute.

Lotura zuzena

Parte hartu | Zure iruzkina bidali

:

Datu pertsonalak

:

:

Spambotak ekiditeko irudia

:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure iruzkinak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.