Billy Wilderren Permesso? Avanti! pelikula ikusten. Halako batean, diplomatiko amerikar batekitaliar bat italieraz ari delako esaten duenakerakartzen dit arreta. Atzera botatzen dut pelikula,esaldia hobeto entzuteko. Jeniala da, hizkuntzahegemoniko batean ari diren askoren ikuskera laburbiltzen du: «Nik ez dut kritikatzen atzerritarrak beste hizkuntza batean aritzea, baina, gutxienez, jar daitezela ados, eta denek hitz egin dezatela hizkuntza bera». Diplomatikoaren ustezko malgutasun hori, besteek, arrotzek, desberdinek beren hizkuntza izatea ulertzen—barkatzen— duena. Eta, segidan, diplomatikoaren guztizko itxitasun hori, besteak, arrotzak, desberdinak berdintzen dituena mundua begirada bakar batean juzkatzeko.
Inperialismoaren berdintasunak etsaiaren berdintasuna nahi. Beste errege hark zioena: ai, etsai guztiek buru bakar bat balute, horrela ezpata-kolpe bakar batez etsai guztiak bururik gabe uzteko!
Hitz beste. Anjel Lertxundi
Ados
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu