Finantza-operadore bat naiz, krisiak ez nau kezkatzen. Dirua egiteko aukera ikusten badut, haren atzetik noa. Gu, brokerrok, ez gara ekonomia konpontzeaz edo egoera jakin bat konpontzeaz arduratzen. Gure lana dirua egitea da. Pertsonalki, momentu hauxe amesten egon naiz azkeneko hiru urte hauetan. Aitortu beharra daukat: gauero oheratzen naiz amets eginez atzera-pausoekonomiko batekin, amets eginez egungoa bezalako egoera batekin. Jende asko ez da gogoratzen, baina 1928ko depresioa ez zen izan merkatuen porrot soila. Bazegoen jende ondo prestatua dirua egiteko hondoa jotze hartan (…) Jakin baldin badakizu zer egin, dirua erruz irabaz zenezake (…) Hau ez da unea gobernuek egoera konpon lezaketela pentsatzeko. Berek ez dute mundua gobernatzen. Goldman Sachs-ek gobernatzen du mundua.»
(Alessio Rastani brokerrak BBCri esandakoak, eta Ignacio Escolarren blogetik hartuak)
Hitz beste
Aitorpena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu